Oiharte Sagardotegia Zerainen kokatua dagoen sagardotegi gaztea da, Maite Retolaza Ojanguren eta Haritz Eguren Urrestarazuk zuzendua. 2010eko uztan hasi ziren sagardoa merkaturatzen. Nahiz eta Haritz eta Maiteren familietan bietan egin izan den sagardoa betidanik, Euskal Herriko beste hainbat etxeetan bezala, Oiharte sagardoaren merkaturatzea Maite eta Haritzen eskutik etorri da.
2002an Oiharte baserri zaharra eraberritu zuten, nekazal etxe bihurtuz, atsedenaldi ezinhobe bat izateko beharrezko erosotasun guztiak gehituz, baina aldi berean, XVII. mendeko baserriaren izpiritua mantenduz. Ondoren, sagardotegia eraiki zuten, modu horretan, sagarraren bueltan esperientzia oso bat bizitzeko aukera eskaintzera iritsi direlarik.