Oiharte sagardoa
Oiharte sagardotegiak %100 Euskal Sagardora bideratutako sagardoa egiten du, etxeko eta Goierriko beste baserri batzuetako sagarrarekin. Sagar motari eta kalitateari ez ezik, biltzeko garaiari ere garrantzia handia ematen dio, eta hori nabaritu egiten da azken emaitzan.
Bertako sagarra
Bertako sagarra da Oiharte sagardoaren oinarria, etxeko eta inguruko baserrietako sagastietako sagarra. Txalaka, Gezamiña, Urtebi Haundi, Urtebi txiki eta Errezilla sagarrak dira Oiharte sagardoaren lehengai nagusiak.
Dibertsifikazioa
Berrikuntza eta sagardoa uztartzen ditugu Oiharten. Modu horretan, sagardotegian sagarretik abiatuta egindako produktu sorta zabala dugu, sagardoaren eskaintza dibertsifikatuz.
Kalitatezko ekoizpena
Etxetik jasotako metodo tradizionalen jakintza, garaiko teknologia aurreratuenekin konbinatuz lortzen dugu Oiharte sagardoa. Prozesu osoan zehar kalitatea zainduz eta amaieran Fraisoro laborategiak ziurtatutako berme guztiak gaindituz.
Gure upeltegiak
Gure upeltegian, urte osoan sagardoa duten upel herdoilgaitzak ditugu. Upelek azken belaunaldiko teknologia duen hotz-sistema bat dute integratuta, eta, horri esker, sagardoa egoera onean mantentzen da urte osoan zehar.
Urteko sasoiaren eta sagardoaren ekoizpen fasearen arabera, upelen tenperatura erregulatzen joaten gara, zuek dastatzeko tenperatura ideala lortu arte.