Esperientziak
Bisita Oiharte sagardotegian
Bisita Oiharte sagardotegian
Helduak: 18€ / Umeak (14-17): 12€ / Umeak (4-13): 5€
Txikia, goxoa eta paraje zoragarrian dago kokatua Oiharte sagardotegia!
Mendi lurretan dagoen harrizko baserriaren pareta sendoek tinko eusten diote sagardogintzaren oinarriari, eta mendiaren azpian goxo gordeta aurki dezakegu egungo sagardotegi eraberritua. Sagardo munduan berritzaileena den Sagardotegian hainbat produktu dastatzeko aukera izango da, sagastian hasi eta kupela arteraino. Ondoren, amaitzeko, merezitako ordua eskainiko digute etxeko Maite eta Haritzek.
BARNE:
Bisita gidatua Oiharte sagardotegian
Sagardo dastatzea pintxoarekin
HIZKUNTZAK:
Euskera, gaztelera eta ingelesa
ORDUTEGIA:
Urtarriletik maiatzera larunbat eta igandeetan, 12:00tan
* Beste ordutegi bat edo bisita pribatuak egin kontsulta.
ELKARGUNEA:
Oiharte Sagardotegia: Bº Irukarate-gain, 20214 Zerain, Gipuzkoa