Skip to main content
Esperientziak

Bisita Oiharte sagardotegian

Bisita Oiharte sagardotegian

Helduak: 16€ / Umeak (14-17): 10€ / Umeak (4-13): 5€

Txikia, goxoa eta paraje zoragarrian dago kokatua Oiharte sagardotegia!

Txikia, goxoa eta paraje zoragarrian kokatua. Mendi lurretan dagoen harrizko baserriaren pareta sendoek tinko eusten diote sagardogintzaren oinarriari, eta mendiaren azpian goxo gordeta aurki dezakegu egungo sagardotegi eraberritua. Sagardo munduan berritzaileena den Sagardotegian hainbat produktu dastatzeko aukera izango da, sagastian hasi eta kupela arteraino. Ondoren, amaitzeko, merezitako ordua eskainiko digute etxeko Maite eta Haritzek.

BARNE:
Bisita gidatua Oiharte sagardotegian
Sagardo dastatzea pintxoarekin

EZ BARNE:
Sagardotegiko menua (Ez dago prezioaren barne. Menua nahi izanez gero erreserba egiterakoan aukeratu BISITA+BAZKARIA eta sagardotegian bertan ordainduko da menua)

HIZKUNTZAK:
Euskera, gaztelera eta ingelesa

ORDUTEGIA:
Urtarriletik maiatzera larunbat eta igandeetan, 12:30ean
* Beste ordutegi bat edo bisita pribatuak 25€ pertsonako.

ELKARGUNEA:
Oiharte Sagardotegia: Bº Irukarate-gain, 20214 Zerain, Gipuzkoa

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure Cookie Politika irakurri dezakezu.