Erreserba ezazu hemen hobekien datorkizun eguna eta ordua.
Izan sagardogile egun batez
Bisita gidatuan, Oiharte sagardotegia aurkeztu eta kokatu ondoren bertan dagoen etxeko sagasti ekologikoaren berri emango dizugu, ondoren, sagardoa egiteko prozesua osorik azalduko dizugu, sagarra jasotzen den lekutik hasita. Elaborazioko gunea eta upeltegia erakutsi ondoren, upeltegian sagardoaren hartzidurei buruz eta sagardo desberdinen berezitasunei buruz hitz egingo dugu. Bideo bat proiektatuko dugu, zeinetan elaborazioa ikus daitekeen eta ondoren kupeletatik txotx egin eta sagardoak dastatzen ditugu. Bisita borobiltzeko, txistorra pintxo batekin amaituko dugu.
Egutegia
Txotx garaian: larunbat eta igandeetan 12:30ean (egin erreserba)
Txotx garaitik kanpo: soilik erreserbaz