Esperientziak
Bisita eta otordua sagardotegian garraioarekin
Bisita eta otordua sagardotegian garraioarekin
Helduak: 75€ / Umeak (14-17): 51€ / Umeak (4-13): 38€
Bizi sagardotegiko esperientzia, dastatu euskal sagardo naturala eta egin bidaia gure euskal jatorrira!
Sagardotegiaz gozatu nahi duzu baina ez dakizu nola iritsi bertara? Ibilbide honetan konponbidea bilatu dugu zuretzat. Donostian jasoko zaitugu gure gidaren eskutik goza dezazun gure lurrari, kulturari eta gastronomiari lotuta dagoen edari kuttunaren sekretuez. Sagastiak, baserri dolareak, elaborazio gunea eta upategiak ezagutuko dituzu. Eta noski, gure edari kuttuna aurkeztuko dizugu, guk geuk edaten dugun moduan: botilan eta txotxetik. ¡Txoootx! deiadarra, gure sagardotegietako gonbidapena da. Edalontzia eskuetan duzula gertura zaitez upategira eta etxekoek gidatuta bertako sagardo naturalak dastatuko dituzu, sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzen duzun bitartean. Esperientzia aparta bizi ondoren Donostiara itzuliko gara, gure lurraz gozatzen segi dezazun.
BARNE:
Bisita gidatua sagardotegian
Sagardo eta pintxo dastatzea
Sagardotegi menu tradizionala
Garraioa barne
IRAUPENA:
4 ordu
HIZKUNTZAK:
Euskera, gaztelera, ingelesa eta frantsesa
ORDUTEGIA:
Urtarriletik maiatzera 12:00etan
ELKARGUNEA:
Donostiako Bengoetxea, 2 kalean.