Esperientziak
Bisita eta otordua sagardotegian
Bisita eta otordua sagardotegian
Helduak: 56€ / Umeak (14-17): 46€ / Umeak (4-13): 28€ (garraiorik gabe)
Helduak: 78€ / Umeak (14-17): 55€ / Umeak (4-13): 42€ (garraioarekin Donostiatik)
Bizi sagardotegiko esperientzia, dastatu euskal sagardo naturala eta egin bidaia gure euskal jatorrira!
Ezagutu Zeraingo Oiharte sagardotegia eta goza dezazu gure lurrari, kulturari eta gastronomiari lotuta dagoen edari kuttunaren sekretuez. Bertako familia, sagastiak, elaborazio gunea eta upategia ezagutuko dituzu. Eta noski, gure edari kuttuna aurkeztuko dizugu, guk geuk edaten dugun moduan: botilan eta txotxetik. Edalontzia eskuetan duzula gertura zaitez upategira eta etxekoek gidatuta bertako sagardo naturalak dastatuko dituzu, sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzen duzun bitartean.
BARNE:
Bisita gidatua sagardotegian
Sagardo eta pintxo dastatzea
Sagardotegi menu tradizionala
Garraioa eta gida zerbitzuak barne (garraioa Donostiatik)
IRAUPENA:
3 ordu (garraiorik gabe) / 4 ordu eta erdi (garraioarekin)
HIZKUNTZAK:
Euskera, gaztelera eta ingelesa
ORDUTEGIA:
Urtarriletik maiatzera
Garraiorik gabe 12.30etan
Garraioarekin 12.00tan
ELKARGUNEA:
· Garraiorik gabe: Oiharte Sagardotegia: Bº Irukarate-gain, 20214 Zerain, Gipuzkoa
· Garraioarekin: Donostiako Bengoetxea, 2 kalean.