Skip to main content

Lege Oharra

Gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, https://oiharte.com web gunearen titularra dela jakinarazten du Haritz Eguren Urrestarazuk. Aipatu Legearen 10. artikuluak jasotzen duenari jarraikiz, honako datu hauen berri ematen du Haritz Eguren Urrestarazuk: Web orri honen titularra Haritz Eguren Urrestarazu da, B75020503 IFZ duena, Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskripzioa duena, 2.468 Tomoa, 159 Folioa, eta Martutene pasealekua 139, 20014 Donostia, Gipuzkoan, helbide soziala duena. Enpresaren harremanetarako posta elektronikoko helbidea  oiharte@oiharte.com da.

Erabiltzailea eta erantzukizunen erregimena

Haritz Eguren Urrestarazuren web gunean barrena nabigatzen, bertara sartzen eta erabiltzen duena erabiltzaile bilakatzen da eta, horrenbestez, Haritz Eguren Urrestarazuren orrietan nabigatzetik hasita, hemen ezarritako erabilera-baldintza guztiak onartzen ditu, kasuak kasu, legez halabeharrez bete beharreko araudia aplikatzeari kalterik egin gabe.

Haritz Eguren Urrestarazuren web orriek informazio, zerbitzu eta datu ugari eskaintzen dituzte. Erabiltzaileak web gunea behar bezala erabiltzeko erantzukizuna hartzen du bere gain. Aipatu erantzukizunak honako hauek ere barne hartzen ditu:

  • Web orriek eskainitako zenbait eduki edo zerbitzu eskuratzeko orduan, Haritz Eguren Urrestarazuk eskura jartzen dituen formularioetan erabiltzaileak ematen duen informazio oro egiazkoa eta legezkoa izatea. Erantzukizuna izango du, halaber, aipatu formularioak betetzerakoan eskuratutako sarrera-gakoei emandako erabileraren inguruan.
  • Bere erantzukizuna izango da Haritz Eguren Urrestarazuk eskainitako informazioa, zerbitzuak eta datuak aipatu baldintzetan, Legean, moralean, jardunbide egokietan edo ordena publikoan ezarritakoaren aurka erabiltzea, bai eta beste moduren batean hirugarren pertsonen eskubideei edo web gunearen funtzionamenduari kalteak eragitea ere.

Loturen politika eta erantzukizunen salbuespenak

Haritz Eguren Urrestarazuk ez du inolako ardurarik izango bere web gunean jarritako loturen bidez erabiltzailea sar daitekeen bestelako web orrien edukiaren gainean; bestalde, Haritz Eguren Urrestarazuk adierazten du ez dituela inondik inora sareko beste orri batzuk aztertuko edo horien gaineko kontrolik burutuko.

Era berean, ez ditu loturen bidez eskura daitezkeen baina berari ez dagozkion orrien gaineko erabilgarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna edo legaltasuna bermatuko.

Haritz Eguren Urrestarazuk adierazten du bere web orrietan barrena nabigatzearen ondorioz bere web guneko erabiltzaileei sor dakizkiekeen edonolako kalteak saihesteko beharrezko neurri guztiak hartu dituela. Ondorioz, Haritz Eguren Urrestarazuk ez du inondik inora erabiltzaileak Interneten barrena nabigatzearen ondorioz jasan ditzakeen balizko kalteen gaineko erantzukizunik izango.

Aldaketak

Haritz Eguren Urrestarazuk bere web gunearen edukian egoki deritzon aldaketak egiteko eskubidea du, aldez aurretik jakinarazi gabe. Bai web gunearen edukiei dagokienez, bai web gunea erabiltzeko baldintzei edo kontratazioaren baldintza orokorrei dagokienez. Aldaketa horiek bere web gunearen bidez egin ahal izango dira zuzenbidean onartzen den edozein modutan, eta halabeharrez bete beharko dira web orrian argitaratuta dauden bitartean eta beste batzuen ordez baliozki aldatzen ez diren artean.

Cookien erreserba

Haritz Eguren Urrestarazuk erabiltzaileak bere web gunean barrena nabigatzen duen bitartean cookieak erabiltzeko eskubidea izango du, nabigazioaren pertsonalizazioa eta erosotasuna errazte aldera. Enpresaren datuak babesteko politikari jarraituz, cookieak erabiltzaile ezezagunari eta haren ordenagailuari lotzen zaizkiola jakinarazten du Haritz Eguren Urrestarazuk eta ez dituztela erabiltzailearen izen-abizenak ematen.

Erabiltzaileak cookieak jasotzen ari dela jakinarazteko moduan konfiguratu dezake bere nabigatzailea, eta, nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea eragotzi dezake. Edonola ere, Haritz Eguren Urrestarazuren web gunean sartzeko ez da nahitaezkoa izango cookieak instalatzea.

Datuen babesa

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoaren arabera, Haritz Eguren Urrestarazuk bere web guneko erabiltzaileei jakinarazten die enpresak web orrietan jarritako formularioen bidez biltzen dituen datu pertsonalak Haritz Eguren Urrestarazuren ardurapeko fitxategi automatizatu batean gordeko dituela, bi aldeen artean ezarritako konpromisoak erraztu, arindu eta betetzeko xedearekin.

Era berean, Haritz Eguren Urrestarazuk jakinarazten du datuetan sartu, ezeztatu, zuzendu eta aurka egiteko eskubideak erabil daitezkeela Haritz Eguren Urrestarazuren helbide honetara idatzi bat igorriz: Irukarate-gain auzoa, 20214 Zerain- Gipuzkoa.

Aurkakorik jakinarazi ezean, zure datuetan aldaketarik egin ez dela, egindako aldaketen berri emateko konpromisoa hartzen duzula eta datu horiek aldeen arteko harremana fidelizatzeko erabiltzeko baimena ematen diguzula ulertuko dugu.

Jabetza intelektuala

Web orrietako testu, irudi zein aurkezpen eta muntaiak egiteko baliabide eta modu guztien ondoriozko jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak Haritz Eguren Urrestarazuri dagozkio, berez edo lagapen-hartzaile gisa. Horrenbestez, Espainiako ordenamendu juridikoak jabetza intelektual gisa babestutako obrak izango dira eta alor honetako araudi espainiarra eta komunitateari dagokiona aplikatuko zaie, bai eta gai honi buruzko nazioarteko itunak eta Espainiak sinatutakoak ere.

Eskubide guztiak erreserbatuta daude. Jabetza Intelektualaren Legea betez, espresuki debekatuta dago web orrien eduki guztia edo edukien zati bat Haritz Eguren Urrestarazuren berariazko baimenik gabe kopiatzea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea eta erabiltzea.

Akzio legalak, legeria aplikagarria eta jurisdikzioa

Haritz Eguren Urrestarazuk, halaber, bere orriak eta edukiak oker erabiltzeagatik edo aipatu baldintzak ez betetzeagatik egoki deritzon akzio zibilak edo penalak aurkezteko eskumena du.

Erabiltzailearen eta Haritz Eguren Urrestarazuren arteko harremana indarreko araudi espainiarraren arabera arautuko da, eta erabiltzailearen eta Haritz Eguren Urrestarazuren artean sor daitekeen edozein eztabaida ebazteko eskumena Donostia udalerriko epaitegi edo auzitegiek izango dute.

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure Cookie Politika irakurri dezakezu.