Skip to main content
Gure produktuak eskuratu nahi?

Denda

Oiharte Euskal Sagardoa

Orokorrean sagardo edan erreza, arina, txinparta fina eta iraunkorra duena eta errezil sagarrak ematen dion azidotasun puntu egokia duena. Gure betiko baserritar lagunen sagastietako sagarrekin egindako sagardoa da, Goierriko esentzia duena. %100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardo naturala.

Gehiago ikusi

Oiharte Sagardo Ekologikoa – Jatorri Izendapena

Gure Euskal Sagardo ekologikoa kolorez hori ilunagoa da eta gorputz handikoa, mamitsua ahoan, lehorra eta luzea. Gehienbat, etxeko sagarrekin egina da, bildu eta prentsatu momentuan egina. %100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardo naturala, sagastitik botilaraino, araudi ekologikoa betetzen duena; hau da, inolako produktu kimikorik gabea.
Gehiago ikusi

Oiharte Euskal Sagardoa Premium

Sagardo orekatua da, fina sudurrean eta atsegina ahoan, sagar eta zitriko usaina dituena.  Txinparta fina eta iraunkorra ditu. Etxeko eta ekoizpen txikiko sagastietako sagarrekin egina da. Etxeko eta ekoizpen txikiko sagastietako sagarrekin egina. %100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardo naturala.
Gehiago ikusi

Euskal Sagardoa Lata Oiharte

%100 bertako sagarrarekin egindako goi-kalitatezko sagardo naturala.

Gehiago ikusi

Oiharte Sagar Zuku Ekologikoa

Produktu naturala, ekologikoa eta alkoholik gabekoa da.

Gehiago ikusi

Oiharte Izotzezko Sagardoa

Sagardo hau, tentuz aukeraturiko Errezil sagarra prentsatuz sortzen den muztiotik abiatuz lortzen da: muztio hau, bi aldiz izoztu eta desizoztuz muztio kontzentratu bat lortzen da ura kenduz, ondoren fermentatzen uzten da eta sagardo horrek 9-10 gradu inguru dituenean filtratu eta pasteurizatu egiten da. Emaitza, urre koloreko sagardo disdiratsu bat da, ahoan gozoa, sagar erre zapore handikoa eta gusto iraunkorra uzten duena.

Jarri harremanetan eskaera egiteko
Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure Cookie Politika irakurri dezakezu.